2015/12/06

Gabonetako ipuina I


Klik! Argi guztia piztu dira, gaua argitzen duten argiak, abendua iritsi dela adierazten duten argiak, familiaren berotasuna sentitzeko unea, Gabonak. Ilusioa, goga eta hurbilekoez gogoratzeko momentuak. Joan zaizkigunak eta inguruan ditugunak zaintzeko egoera bereziak. Festa eta algarako momentuak, kopak elkartu eta topa egiteko istant bizia.
Umeek  Mari eta olentzerori ilusioz eta pozez beteriko idazkiak egiten dizkiete, gauza ezberdinak eskatuz, beti ere beraien ilusio eta poz guztiak kontuan hartuz. Detaile txikiak kontuan hartzeko momentu politak eta era berean bitxiak.

Bart, lokartu ezinik nenbilela, ganbarara igo eta traste zaharren artean begiratzen hasi nintzen. Arropa zaharra,liburu mordoak, amonaren trasteak,  mota ezberdinetako jostailuak; haurrak ginenekoak, ilusioa borbor genuenetakoa( izaten jarraitzen dugun horietakoa) Olentzero eta bere astoarentzat gosegarri bat uzte genuenetakoa, dena festa eta algara zela uste genuenetakoa. Kaxarik handiena hartu eta ahal izan bezala, logelara jaitsi  nintzen. Kafe bero bat prestatu nuen, pare bat goxoki gainean jarri eta minutu eta erdiz berotu nuen.  Manta gainean jarrita kaxatik jostailuak ateratzen hasi nintzen. Milaka historia gogora ekarri nituen, pozez beteriko garaia. Atton-amonekin panpinetara jolasten igarotako momentuak gogoraraziz...
Erlojua begiratu eta berandu zela markatzen zuen, zer egin jostailu guzti horiekin?
Ilusio hori konpartitu nahi nuen, nik bizitako momentu guzti horiek beste umeek ere bizi zezaten nahi nuen. Ahul diren umeak, jateko ez dutenek, eguberriak familia urruti izanda biziko dutenek, xanpainaren ordez, ura ez dutenek; irrifarra galtzen ez dutenek, ilusio izpi bi behar dutenek. Askok ez dute jostailurik jasoko, askok ez dute urdaiazpiko eta arkumea jango; askok ez dute gabon gaua ospatuko. Zergatik ez elkarbanatu geure ilusioa? Zergatik ez konpartitu Gabonen xarma eta batasuna?

Jostailuak maindire baten gainean jarri nituen. Banaka hartu eta puskatuta edota margotzeke zituzten zatiak konpontzen aritu nintzen. Begiak ixten zitzaizkidan, berandu zen, baina ilusioak jarraitzeko esaten  ninduen. Konturatzerako egunsentia zen, gau osoa  pasa nuen gora behera umeak bezala jostailuekin. Goizean ohera sartu eta pare bat orduz amesten egon nintzen. Ilusio biziz jaiki nintzen; misterioz eta pozez beteriko kaxa hura elkarbanatu nahi nuen, lau haizetara zabaldu jostailuek gordetzen zituzten istorio txikiak.

2015/11/22

STOP!


Berandu da, kanpoan hotz egiten du, iluna dago, eta ez dakit zer ordu den. Etxeko lanak ez ditut bukatu baino ezin dut gehiago. Leher eginda nago, konturatzerako asteburua pasa da eta berriro aste berri bat, berriz ere estresak eta lasterketak etxetik klasera, klasetik etxera.  Ez dut egin antoatuta nuen guztia eta segundoak aurrera doaz, poliki egutegiko orriak pasatzen ditugu, eta jada azaro bukaera da. Entregatzeko lanak, azterketak, proiektuak, joan-etorriak, aurrera eta atzera, amak deitu nau eta ezin izan dut berarekin hitz egin apunteak irakurri behar nituelako. AStean bitan ikusten de eta ez ditut minutuak berarekin bi hitz telefonoz egiteko.

Momentu batez ordenagailua itxi eta manta azpian ezkutatu naiz, haur txikiak jolasean bezala. Kontzentratu eta gogoz desiatu du. Berriz ere trenean egon nahi nuen, ostiral arratsaldea eta etxera bueltako trenean egotea. Konpainia ezin hoberekin, etxera iristeko gogoz. Baina ez, ez dut lortu!. Begia ireki, mugikorra hartu eta azaroaren 22陋 markatzen zuen; gaueko bederatziak hiru minutu gutxi.  Aste honetan ez ditut lagunak ikusi, bi aste izango dira ikusi gabe pasako ditudanak, beraien besarkadarik gabe, eta bizitakoak elkarbanatu gabe. Denbora azkarregi pasatzen da eta askotan konturatu gabe igarotzen dira egunak.

Stop! Hori egin beharko genuke. Momentu batez utzi egin beharrekoa, utzi telefono mugikorrak, utzi ordenagailuak , utzi erlojuak eta agendak alde batera. Arnasa hartu eta egunaz disfrutatu, konturatu gabe igarotzen diren ordu horiei biiztza emanez ...
Gaurko eguna ondo bukatzeko eta nahi duguna egiteko oraindik Hiru ordu geratzen dira, hiru ordu  eguna bukatzeko. Hiru ordu luze oraindik amesteko eta amets horiek egi bihurtzeko.


Gogoratu bizitzako momentu txikiak direla handi egiten gaituztenak. 

2015/11/01

Pauso bat aurrera, bi atzera

     


Pauso bat aurrera, bi atzera. Duela hilabete nire buruari esan nion ezin nuela h贸rrela jarraitu. Ezin nuen nire bizitzan pauso bat aurrera eman eta bi atzera. Horrela ezin nuen bizitzaz disfrutatu. Ezin nuen goizean esnatu eta pozik eguna hasi. Horrela ezin nuen jarraitu. Dena ondo pentsatu nuen eta benetan bakarrik nire bizitza bizi behar nuela argi utzi nuen. Begiek dir dir egin zidaten, nahi nuena argi nuen, nola lortu ordea…  Kanpoko jendeak esaten zuena alde batera utzi eta nire bidea egiten jarraituko nuela, . Hilabetez, inguruko lagun eta ezagunekin begiak ireki eta pauso erraldoiak eman ditut. Bizitzako momentu txikiez gozatzen saiatu naiz, eta baita lortu ere.

     Pasa den ostireleann, hilabete honetan irabazitako eta egindako bidai luze horren amaierara iritsi nintzen, bidelagunen eskua askatu eta atzera egin nuen, berriz ere atzera pausoak, berriz ere negar malkoak, berriz ere lortutako guztiak ez zuen ezertarako balio. Denok dakigu negarra egin behar dela, eta beharrezkoa dela barnean daukaguna kanporatzeko eta ondo sentitzeko, baina ez modu horretan. Berriz ere, jendea, berriz ere inbidia, berriz ere bi pausu atzera.

     Non dago hori konpontzeko azalpena?Zer egin jendeak diona kontuan ez hartzeko?, nola konfiatu pertsonengan? Eta nola jakin zure benetako lagunak zeintzuk diren? Lagunak esku batekin kontatzen direla esaten omen dute… Ez dakit esku batean sartzen zaizkidan nire benetako lagunak… ez dakit bi eskuetan sartzen zaizkidan, baina badakit gutxi direla niregatik borrokatzen dutenak, eta egunero nire ondoan daudenak. Asko daude interesagatik maite zaituztenak.. Konturatu naiz bizitza honetan benetako lagunak ez direla txikitatik zure ondoan daudenak, baizik eta etortzen diren momentuan etortzen direla, zuren benetako lagun egiten direnak, lagun bereziak.

    Aste gutxitan konturatu naiz benetan nire lagunak konsideratzen nituen pertsonak, nire bidearen iskinetan geratu direla, ez naizela ni beraien eskuetatik askatu, beraiek askatu dute nire eskua, nola askatu ere. Lagun oso onak batera geundenean, lagunak interesatzen zaigunean, lagunak zerbait behar dugunean, lagunak bakarrik gaudenean. Eskua ematen didatenak behar dutenean, bestela, askatu.

     Benetako lagunak gertatzen dena gertatzen dela zure ondoan daudenak dira. Gaizki zaudenean, eta hurrengo egunean galdetzen dizutenak ea hobeto zauden. Eskutik heltzen dizutenak eta ez askatu, gaizki zaudenean edo haiek gaizki daudenean estuki eusten dizutenak.


    Ez dakit nola utzi negar egiteari, ez dakit pausuak atzera eman beharrean nagoen lekuan gelditzen. Ez dakit nola erakutsi bizitzari irribarre bat, eta nola nire begietan malkoak izan beharrean, irrifarra izatea, irrifarra begietan. 

2015/10/25

#1

 

 Pixka bat berandutu egin zaidan arren, hemen nago asteblogaren lehenengo egunarekin.  Goiz goizean jaiki eta Ezkio- Itsasora abiatu naiz, gelako lagunekin. Arkeologia ikasgaian baserriaren inguruko lan bat jorratzea egokitu zaigu, eta horren adibide nagusi eta zehatzena Ezkioko Igartibeitia baserria dugu.XVI. mendeko Tolare baserria dugu Igartubeiti. Txabola txiki bat izatetik, sagardoa, oihalak eta artoa ereitera igaro zen.Bertako neskak azalpena eman ostean, argazki pila atera ditugu geure lanean jartzeko. Bisitaren ostean, kotxea hartu eta etxerantz abiatu gara. 

          





Arratsaldean askorik ez dut egin, etxeko lan bare bat, goizeko txangoaren nondik norakoak birpasatu,  bideo batzuk ikusi eta maleta prestatu dut. Zortzietako tren geltokira joan naiz, bertan, oso berezia den pertsonan bat zain nuen, irrifar handi batek bere aurpegi osoa betetzen zuen. Besarkada gozo batez agurtu dut. Ordu eta erdiko  bidaia egin ostean, etxera iritsi, maleta desegin eta ohera sartu naiz. Hemen nauzue, kolakau bero bat esku tartean dudala, maindireen goxotasunak magalean, gaurko egunari buruzko gogoeta egiten.Gaurko eguna, nahiko lasaia izan da. Beste behin familia agurtu eta Gasteizruntz abiatu naiz. Asteak guretzat gordeta zer izango duenaren zain...



 

2015/10/24

#0


Aspaldi egunerokotasunari buruz hitz egin gabe! Unibertsitatea, ingelesa, Italiera, kirola, ikasketak, astebukaerako planak … Gauza asko dira egiteko dauzkagunak eta denbora gutxi. Aste hauetan zehar
entzundako inguruko berriei  eta egindako bidai txikiei buruz hitz egin dizuet. Moda, momentu txikien flax! ezberdinen sentsazioak eta inguruko berriak modu txiki batean azalduak …
Aste honetan zehar, apur bat lasaiago ibiltzea espero dudanez, proiektu berri batekin natorkizue. Asteko egun guztiei buruz idatziko dute( ASTEBLOGA). Goizetik egiten ditudan gauza guztiei buru jardungo naiz honetan, eta argazkiez lagunduta nire eguneroko baten isla ikusteko aukera izango duzue! Bihartik hasita, datorren igandera arte; astea Gasteizen, ikasketak, lagunak, momentu bereziak, lagun - kuadrillarekin afari eta parranda, Halloween …

Bihar arte! 

P.D: Astebloga #0


2015/10/21

Klik!



Atzera begiratu eta bertan ikusi nuen. Eguzkia lotsati lainoen artean ezkutatzen hasi zen. Lainoek zerua estaltzen zuten, urdin eta grisen konbinaketa perfektu batek, bailararen kolore berdeekin bat egiten zuen . Nire begiek eguzkiaren izpiak aurkitzen saiatzen ziren, urrunean laranja koloreko arrastoak nabarmen ziren. Arratsaldeko zazpiak ziren eta eguzkiak agur esaten zuen isilean, mendi tontorraren atzetik , irudi perfektu  bat ikusteko aukera utziz, ezer esan gabe ilargiari lekua uzten zion. Momentu horretan kamara hartu eta klik! eginez eguzkia agurtu nuen.  

2015/10/11

TXURI BELTZEAN





       Geldirik geratu nintzen, guztien begiradak elkar trukatzen ziren bitartean, irrifarrak eta malkoak afariaren mintzagai ziren. Bakoitzak bere istoriotxoak eta aurreko asteburuan herriko jaietan bizitako momentuak  azaltzen genituen. Dena txuri beltzean ikusi nuen segundo batez, eta flash batek lasaitasunezko mundu batera eraman ninduen. Pozik nengoen, lasai, lagun-giroan. Momentu hori betirako gorde nahi nuen, betirako segundo horretan bizitzeko nahia eta hortik inoiz ez mugitzeko grina.



Txuria, askatasunaren seinale, historia idazteko aukera zabala, mugarik gabea, bizitzen hasteko, ez gelditzeko eta deskubritzeko mapa amaigabea. Beltza berriz, gogortasuna, indarrez eta gogoz bizitzeko indarra, mundu amaigabe hori deskubritzeko beharreko gogoa eta ausardia. Txuri-beltzaren xarmaz baliatuz, bizitzaren momentu txikiak, betirako oroitzapen erraldoiak, tinko geratuko direlako.